miércoles 12 de mayo de 2010

GURASO ELKARTEAK BADU LOGOA

Martxoaren 26an Ikasleen Guraso Elkarteak antolatutako logo lehiaketa martxan jarri zen. Lehenengo fasera berrogeitik gora lan aurkeztu ziren eta hortik epaimahaiak hamar aukeratu zituen, sei Batxilerrekoak eta lau DBHkoak.





Azkeneko fasera pasatu ziren lanen artean Z2Ako Oihana Rodriguezen logoari lehenengo saria ematea erabaki zuen epaimahaiak. Argazkian Oihana Rodriguez, Antton Gurrutxaga Guraso Elkarteko Lehendakaria, Flori Maeso eta Imanol Lopez Zuzendariarekin, 200€ko saria jasotzen.

100€ko bigarren saria DBH 2Bko Julen Vecinak eskuratu zuen. Irabazle biei ZORIONAK!

Guraso Elkartea oso pozik dago lehiaketak izan duen arrakastarekin eta parte-hartzaile guztiak eskertu nahi ditu.

viernes 16 de abril de 2010

LOGO LEHIAKETAREN 2. fasea

Guraso Elkarteak antolatutako logo lehiaketa aurrera doa. Lehenengo fasera 36 ikaslek aurkeztu dituzte bere lanak: 7 DBHn eta 29 Batxilerrean. Elkartean harrituta gelditu gara izandako erantzunagatik eta parte hartu duzuen guztiei eskerrak eman nahi dizuegu.

Lehenengo fasea gainditu dutenak aukeratzea ez da erraza izan eta gainera aste bat atzeratu da, baina azkenean badago erabakia.

Bigarren fasera pasatu direnak hauek izan dira:
DBHn
Olatz Ruiz eta Julen Diaz
Batxilerrean
Oihana Rodriguez, Amaia Konde, Paula Calleja, Pablo Fernandez, Nagore Alvarez eta Naia Membrillera.

Hauek aste bat dute beraien lanak garatzeko, Aupa!

viernes 12 de marzo de 2010

LOGO LEHIAKETAREN OINARRIAK.

1.- Lehiaketa honetan ELGOIBAR-ARREITURRE BHIko eta MEKA GLHBIko edozein ikaslek parte har dezake, oinarri hauetan finkatutako beste mugarik gabe.

2.- Logotipo bat aurkeztu beharko da, kontuan harturik ELGOIBAR-ARREITURRE BHIko eta MEKA GLHBIko Ikasleen Guraso Elkartearen marka bezela erabiliko dela.

Gaia librea da, baina identifikazioa, Ikastetxeak hedatzen dituen baloreekin, kontuan hartuko da. Halaber erantsi beharko zaio ikurraren zergatiaren azalpen laburra.

3.- Lehiaketa bi saiotan egingo da:

a) Martxoaren 22tik 26rako astean, aurrez iragarriko den bi orduko saioan, paper edo formato digitalean aurkeztu beharko ditu lanen zirriborroak. Parte-hartzaile bakoitzak mugarik gabeko lan-kopuru original eta argitaragabeak aurkez ditzake.

Lanen zirriborro guztien artean hamabi aukeratuko dira (6 DBH eta 6 Batxilerrean), martxoaren 26a baino lehenago.

b) Martxoaren 26tik apirilaren 12ra, aukeratuak izan diren lan-zirriborroak, garatuko dira eta apirilaren 12an, 15:00ak baino lehenago, amaitutako lanak ikastetxeko zuzendaritzan edo 013431aa@hezkuntza.net –en entregatuko dira.


4.- Epai-mahaia bost pertsonaz (IGEko bi guraso, bi irakasle, horietako bat plastika edo marrazketakoa eta ikasle bat) osatuta egongo da.

5.- Lehiaketaren ebazpena:

a) epai-mahaiak erabakiko du bigarren fasera pasatuko diren lanak.

b) epai-mahaiak erabakiko du sarien irabazleak.

d) azken epaia 2010eko apirilaren 30a baino lehenago emango da.

e) Sari-irabazleen lanak ikastetxearen web-orrian ezagutaraziko dira.

f) Epai-mahaiak, kalitate artistiko eta tekniko minimoa betetzen ez bada, sariren bat ez emateko erabakia har dezake, baita ere web-orrian edo astekarietan ez zabaltzekoa.

g) Epai-mahaiak hartutako erabakien akta jasoko du. Emandako sariena eta bere zergatiarena.

h) Epaia ezingo da erreklamatu, salbuezpena oinarri hauetako punturen bat urratu izana da.


6.- Sariak

- 200 €ko 1. Sari bat.

- 100 €ko 2. Sari bat.


7.- Jabego-eskubideak.

a) Edozein sariren irabazleek, aurkeztutako lanei buruzko eskubide guztiak ELGOIBAR-ARREITURRE BHIko eta MEKA GLHBIko IGEri uzten dizkio. Hori dela eta, ELGOIBAR-ARREITURRE BHIko eta MEKA GLHBIko  IGEk LOGO irabazleen jabego intelektualaren eta beste eskubideen jabegoa izango du, baita "copyright-arena ere. Era berean, manipulazio, argitalpen, erakuste eta irudikatze eskubideak IGEren esku utzi egiten dira.

b) Lan irabazleen jabegoa, erabilera eta eskubideak ELGOIBAR-ARREITURRE BHIko eta MEKA GLHBIko IGErenak bakarrik dira.

d) Irabazleek diseñoari buruzko edozein eskubideri uko egiten diote.

e) Irabazleek erantzun beharko diote originaltasunarekin zerikusirik duen edozein erreklamaziori.


8.- Oinarri hauetan aurrikusten ez den edozein arazoren aurrean epai-mahaiak erabakiko du.


9.- Lehiaketa honetan parte hartzea, oinarri guztien eta epai-mahaiaren irizpideen onarpena dakar.

sábado 27 de febrero de 2010

Sarrera

Agur bat guztioi!

IES Elgoibar Arreiturre BHIko guraso elkarteak izango ditu hemendik aurrera gure ikastetxearik buruzko informazio interesgarriak.